![]() |
![]() |
|
ESKOLAKO AGENDA 21 2008-2009
Agenda 21 1992an Ingurumenari eta Garapenari buruzko Nazioarteko Konferentzian parte hartu zuten 175 herrialdeek Rio de Janeiron sinatutako dokumenturik garrantzitsuena da. Gure planetan bizitza mantentzen duten sistemak zaintzeko eta lurra etorkizuneko belaunaldiei erabili eta bertan bizi ahal izateko moduan uzteko ekintza plan bat da. Ekintza-plan hau gobernuek, enpresek, instituzioek eta bere jarduerekin ingurumenean eragina duten bestelako taldeek aplikatuko dute. Honen ondorioz Eskolako Agenda 21 sortzen da. Eskolako Agenda 21 hezkuntza-komunitateak hartutako konpromisoa da, ikastetxeko eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta jasangarritasunaren alde lan egiteko. Urte bakoitzean gai bat lantzen da eta horren inguruan lan egiten da. Aurtengo ikasturtean, proiektua gure inguruan sortzen diren HONDAKINEN azterketa, ezagutza eta kudeaketa lantzean datza Eskolako Agenda 21eko proiektuak hiru adar ditu:
|
|
|
Aurten HONDAKINEI buruzko ekintza eta irteera desberdinak egiteko asmoa dago. Horrela daude antolatuta:
EKINTZEI DAGOKIENEZ: HH: Bazen behin (ipuin bat) 1,2.LH: Bete koloretako etxeak (edukiontziak ezagutzeko fitxa) 3,4.LH: Zer gertatzen da gure etxean? (galdetegia) 5,6.LH: Anima zaitez (auzoko edukiontzien behaketa) 1.DBH: Erreka (hondakinen azterketa) 2.DBH: Kalez kale galdezka (galdetegia) 3.DBH: Kartoi komertziala (galdetegia) 4.DBH: Ostalaritzako beira (galdetegia)
1,2.LH: Kristina enea 3,4.LH: Emauseko ekocenter gunea 5,6.LH: Urnietako sailkatze planta 1.DBH: Lapatx zabortegia (Azpeitia) 2.DBH: Lapatx zabortegia (Azpeitia) 3.DBH: Eurotools 4.DBH: Eurotools |
|